XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beste animalia batzuk, lehorrekoak izan arren, uretan jaio eta hazten dira.
Horregatik deitzen ditugu anfibio edo ur-lurtarrak : hain xuxen, ureko eta lehorreko izateko gai direlako aldi berean.
1) Harrapa ezazu apaburu (txapaburu) bat putzu, ur-aska edo hidoi batetan.
Eraman gero kristalezko ontzi batetan ikastolara.
Ohar zaitez ongi zer-nolakoa den.
2) ERANTZUN
- Nondik jaiotzen da apaburua?
- Non jaio eta non hazten da?
- Nola hats-hartzen du?
- Non hartzen du bizilekua, handitzen denean?.
- Zer izen du orduan apaburuak?